15/3/11

"Zoroetxeko harresia" bideoklipa

2014ko Durangoko feriarako Gose taldeak Gosariak diska aurkeztu zuen. Hainbat artistaren artean eginiko lana duzu Gosariak diska hau: Joseba Sarrionaindiaren poemak, Juan Luis Goikolearen eta Iñigo Arregiren  margoak eta diseinuak eta  musika Gose taldearena.
Gosariak diska honetako kanta "Zoroetxeko harresia" duzu.  Jarraian kantaren bideoklipa:



Diskoaren liburuxkan honako azalpenak agertzen dira:
Santa Agedako Zoroetxearen albotik oinez egunero pasatzen zela kontatu zidan Arrasateko lagun batek, Josemik, eta behin hau gertatu zitzaiola. Pasaeran, harresiaren bestaldeko jendeak hurbiltzeko keinuak egin zizkiola, ahapeka eta sekretupenak bezala, galdetzeko: Zein da ba hemen zoroetxea, gurea ala zeuen aldea?

Ze ederra den Gesalibarra
oinez astiro paseatzeko,
eta agian estutuz gero,
bizimoduaz gogoratzeko.

Zoroetxeko harresiaren
alde batean edo bestean
ibiltzen gara batzuk lanean
eta besteak nora ezean.

Bestaldekoek, hurbiltzeko eta 
egin digute galdera itzela:
Zein da hemen zoroetxea
gurea ala zeuen aldea?

Nork daki, jaunok, eta andereok,
zein den benetan erotegia
hesiaz harunzkaldekoa ala
geure ustezko normaldegia?

1825ean Gesalibarean (Arrasate) bainuetxe bat eraiki zen. 1897an bainuetxe honetan izena emana zuen Michele Angiolillo anarkista italiarrak Gobernuko lehendakaria, Antonio Cánovas del Castillo hil zuen. Gertaera horren ondorioz bainuetxeak zeuka ospea gain behera etorri zen. Orduan, bainuetxea zegoen tokian psikiatrikoa zabaldu zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina