IRUNBERRIKO ARROILA (Nafarroa)
Zailtasuna: erraza
Iraupena: 3 bat ordu
Ibilbidea: motzak
Iruñetik hurbil dagoen toki zoragarriaren argazkiak dituzu hauek Irunberriko arroilarenak.
Irati ibaiak urteetan
zehar sortu du Irunberriko arroila. Tren zaharraren ibilbideari segituta
Irunberriko arroila ezagutzen ahal duzu. 130 metroko labarrak (acantilado) sai
zuri eta arreen bizileku dira eta lotsarik gabe ibiltzen dira hegan. Ibilbidea
erraza da, lagunartean zein haurrekin egiteko modukoa, eta gainera, bi aukera
eskaintzen ditu. Motzak, 2,5km-koak, Irati ibaiaren ertzetik egiten du
joan-etorria, Iratiko tren zaharraren bi tunel zeharkatuz. Luzea (5,5km-koa),
berriz, zirkuitu antzeko bat osatuz, arroilaren goialdetik hasi eta bueltan
ibilbide motzarekin elkartzen da.
Ibilbidearen hasieran autoa parkingean uzteko aukera dago, 2 euroren truke, eta hamaiketakoa egiteko mahai aproposak ere badaude.
Ibilbidearen hasieran autoa parkingean uzteko aukera dago, 2 euroren truke, eta hamaiketakoa egiteko mahai aproposak ere badaude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina