15/8/3

Badakizu zer den Couchsurfinga?

Nork bere etxean bidaiariak hartzea modan jarri da. Mundu mailan Couchsurfing izenarekin ezagun egin da mugimendu hau. Gure etxeko sofa bidaiarien zerbitzura jartzen dugu, gu bertan gaudela. Trukean, guk ere bidaiatu dezakegu, eta izena emanda daudenen etxeetara jo. Nahikoa da webgune batean izen ematea, horrela bidaiatu ahal izateko. Esperientzia ikaragarria dela diote horrela...
bidaiatzen dutenek; izan ere, jende ugari eta era askotakoak ezagutzeko aukera ematen du, tarteka toki eta jende ez hain atsegina ezagutzea suertatzen bada ere. Bai kanpora irtetean, bai kanpotik gurera etortzen direnean, oso aberasgarria dela azaltzen dute era horretara bidaiatzen dutenek, mundu guztiko jendea ezagutzeko aukera ematen duelako, etxetik mugitu ere egin gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina