15/9/4

Mitzakide egitasmoa berriz ere martxan!!



Baliteke mintzakide egitasmoa entzuna eta ezaguna izatea, hala ere, benetan egitasmo interesgarria iruditzen zaigulako, bertan izena emateko epea irekita duzuela gogorarazi nahi dizuegu.

Mintzakide ezagutu ezean segituan informazio gehiago aurkituko duzu…

Animatu,  izan zaitez Mintzakide!!!

Zer da Mintzakide?  Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa.
Nola funtzionatzen du? MINTZAKIDE TALDEAK:  4- 6 laguneko taldeak sortzen dira.  Ahal den heinean BIDELAGUN bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona) talde guztietan. Bidelaguna ez da irakaslea, beste taldekide bat da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan.  Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.
Zeintzuk dira helburuak? euskaraz mintzatzeko jarioa lantzea euskaraz mintzatzeko motibazioa handitzea euskaraz aritzeko ohitura txertatzea  harreman sare euskaldun berriak sortzea Iruñerriko euskal giroa ezagutaraztea.
Iruñerriko Mintzakide: 2004an Iruñerriko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Iruñerriko Mintzakide Egitasmoa abian jarri zen. Aurreko Ikasturtean 700 bat Mintzakide inguru aritu ziren Iruñerriko Mintzakide egitasmoan. 
Harrematarako: 948 33 08 68 / 674351715 edo pasa zaitzez gure bulegotik!       MINTZAKIDE EGITASMOA Ribed Parkea 1 -3 bulegoa 31610...

http://mintzakideak.blogspot.com.es/2014/09/izenematefitxa.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina