15/3/11

Zergatik egiten dute hegan hegazkinek?

Hegazkina hartu norabaitera joateko, eta... zure eserlekuan eserita zaudela hegazkina aireratzeko esperoan,  inoiz ez diozu zeure buruari galdetu  nola egiten duten hegazkinek hegan egin ahal izateko? Ba, jarraian duzu eitbk bere web-orrialdean ematen duen azalpena.

 Sakatu argazkian azalpena ikusi ahal izateko.

Ulertu duzu, ezta? Hemendik aurrera ni, behintzat,  hegazkinez askoz lasaiago ibiliko naiz .... eta zu?  (Nahi izanez gero iruzkinetan erantzuten ahal duzu)


Kasu!! Esanahi ezberdina dute eta (I)


Irlandako euskalduna

Smiley ezagutzen al duzu?  Iruñean bizi den irlandar euskalduna duzu Smiley. Ezagutu nahi?
video
(Argia aldizkaria/Data: 2012-06-22)

Yosemite librean

Mendizalea edota eskalatzailea ez bazara, agian, berri hau ez da oso garrantzitsua izango zuretzat:

Mugarria Yosemiteren historian. 
"Bi eskalatzaile estatubatuarrek lehenengoz igo dute librean Kapitaina"

 Hala ere, bideoan dauden hainbat irudi izugarriak dira!!!!  Hona hemen bideoa:

Irudi izugarriak, ezta? Eta, zu, eskalatzailea al zara? mendizalea? 
(Iruzkinetan galderak erantzun ahal dituzu)

Gorputzeko atalak

Gorputz atal gehiago ezagutzen duzu? Zein?
 (Iruzkinetan erantzuten ahal dituzu galdera hauek)

«Bizitza eten egin daiteke batek gehiegi gogoratzen badu horrorea»

Izenburuan Lorenza Mazzettiren hitzak dituzu, Igela argitaletxeak "Zerua gainbera dator" idazle italiar honen liburua euskaraz argitaratu zuen 2013an.
Liburua aparta iruditu zaigu, bereziki bi arrazoirengatik; lehenengoa, gaia: gerraren horrorea ume baten begietatik ikusita eta, bigarrena,  idazleak erabili duen idazkera soila.
Lorenza Mazzetti idazleari Argiak egindako elkarrizketa interesgarria duzu segituan.

Irakurtzeko sakatu hemen

Liburua irakurtzera animatuko zara?

Tribuaren berbak:

Badakizu Iruña zein hirirekin dagoen senidetuta? Eta "Lingua navarrorum" hitzak non aurkitu ziren? Badakizu zenbat euskaldun zegoen XVII. mendean  Iruñean? Eta gaur egun?
Erantzunak ezagutu nahi badituzu ikusi bideoa.

Nongoa ote?

Zuzeuk argitaratutako argazkia duzu behean. 

Nongoa ote da argazkia? Gustatuko litzaizuke horrelako etxebizitza altuan bizitzea? Zergatik? (Iruzkinetan erantzun)

Artikulua irakurri nahi izanez gero sakatu hemen

Tor Magoa

Ikusi bideoa ea trukoa asmatzen duzun. 


Eta zuri magia gustatzen zaizu? Eta txikitan magia gustatzen zitzaizun? 
(Galderak erantzun nahi badituzu iruzkinetan)

Ene kantak

Ene kantako lagunek hainbat CD atera dituzte azken urte hauetan. Hementxe duzu horietan agertzen den kanta bat "Koloreak" eta esteka -ene kantak- web-orrialdean sartu ahal izateko. Baietz kanta honen laguntzaz koloreak ikasi!!!
http://www.enekantak.com/
Gustatu al zaizu kanta? (Iruzkinetan erantzuten ahal duzu)

Etxepare rap

Imanol Epeldek "Etxepare Rap" proiektua eman zuen ezagutzera joan den urteko abenduan interneten, Argiaren blog plataforman. Lehenago ere ezagutu diogu musika, hitza eta antzerkiarekiko grina eta zaletasuna "Komuneko paperean" errezitaldian, SKT sekuentzia taldean eta "27 zapata" blogean. Aurki oholtza gainean aurkeztuko du "Etxepare rap" Zarautzen eta Donostian egingo dituen emanaldietan.

(Argia/blogak)

Etxepare rap

Zer iruditzen zaizu "Linguae Vasconum Primitiae", euskaraz argitaratutako lehen liburua (1545), "rapeatuta" izatea? 

"Zoroetxeko harresia" bideoklipa

2014ko Durangoko feriarako Gose taldeak Gosariak diska aurkeztu zuen. Hainbat artistaren artean eginiko lana duzu Gosariak diska hau: Joseba Sarrionaindiaren poemak, Juan Luis Goikolearen eta Iñigo Arregiren  margoak eta diseinuak eta  musika Gose taldearena.
Gosariak diska honetako kanta "Zoroetxeko harresia" duzu.  Jarraian kantaren bideoklipa:

Nola erabili "noski", "agian"....?


Mary Shelley "Frankenstein"

Mary Shelleyren biografia laburra ekarri dizugu oraingo honetan,  seguraski Frankenstein liburuaren idazlea izan zelako ezagutuko duzu, baina, horretaz gain, askoz gauza gehiago idatzi eta egin zituen.

Entzuteko sakatu hemen

Frankensteinen pertsonaia gustukua duzu? Txikitan beldurra ematen zizun?  (Galderak erantzuteko sartu iruzkinetan)

Zenbakiak errepasatu



"Oinezkoa" Ray Bradbury

Zientzia-fikzioa eta misterioa maite baduzu ez galdu Ray Bradbury idazle Estatu Batuarraren ipuin hau "Oinezkoa". Euskaraz entzuteko aukera "Xerezaderen artxibokoek" eskaini digute.
"OINEZKOA", Ray Bradbury
Jasone Larrinaga/Ana Morales  Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko sakatu hemen

"Loreak" filma



Hiru emakume ditugu protagonista "Loreak" filmean. Hiru emakume horien bizitzan loreek hartuko duten protagonismoa eta esanahia ikusiko dugu film honetan.

2014 ko Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta hortik aurrera hamaika tokitan egona da.
2015eko urtarrilaren hasieran jakin dugu Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak Goya sarietarako filma onenaren izendapena lortu duela, filma onenaren izendapena lortu duen euskaraz errodatutako lehenengo filma izan da.

11 telebistan 2014ko Donostiako Zinemaldirako eginiko saioa http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10002893
"Loreak" filmaren web ofiziala: http://www.loreakfilm.com/eu/
Nagore Aranbururi eginiko elkarrizketa: http://sustatu.eus/ttalaka/1417516046

Ospatu ≠ celebrar


Motxila bat egiten ikasi nahi?

Motxila bat egiten ikasi nahi duzu? Segituan azalpen guztiak aurkituko dituzu. Ea polita geratzen zaizun!!!!
Erreza, ezta?

Maddiren ametsa

Eukene Arriortua da "Maddiren ametsa" film laburraren zuzendaria.


Zein da Maddik jotzen duen kanta?
Zein da Maddiren ametsa?
(Iruzkinetan erantzuten ahal dituzu galdera hauek)

Lokizko harresiak

Berria egunkariko Ibilkari atalean 8 kilometroko ibilbide erreza eta benetan erakargarria duzu:  "Lokizko harresiak"

Donostiako akuariuma ezagutu nahi?

Segituan duzun bideoan Hamaika telebistakoek Donostiako akuarima ezagutzeko aukera eskaini digute.

Irudi zoragarriak, ezta? Akuariumak gustukuak dituzu? Zergatik? Donostiako akuarima ezagutzen al duzu?   (Erantzun itzazu galderak iruzkinetan)

15/3/10

Espartinak, abarketak, apretak...

Modaz pasatutako oinetakoak izatetik azken urte hauetan puri-purian egotera pasa diren oinetakoak ditugu espartinak. Ikusi bideoa, eta aukeratu udarako modeloa.
video
Zein modelo aukeratu duzu? Marraduna? Kolore bizikoa?... (Erantzun iruzkinetan)

Errezeta goxoa

Errezeta erraza eta goxoa duzu jarraian: bizkotxoa!!!   saiatuko zara egiten?
Nolako sukaldaria zara? Ona? Erdipurdikoa? (Erantzun itzazu galderak iruzkinetan)

Nolakoa da zure etxea?

Nolakoa da zure etxea?
Baduzu balkoirik? Eta garagerik? (Iruzkinetan erantzuten ahal dituzu galdera hauek)